++++++++++++++++++++++++++++++

 -----------------------------------------------------

Olerkiak ,euskaraz irakurtzeko prest dagoen edonorrek ,partehartu dezake.Helburua  da,Apirilaren 11tik-Ekainaren 30a arte  Euskal Herrian edo edozein tokitan ere, ahalik eta leku gehienetan ,olerki errezitaldiak egitea .  Izan olerki idazle edo olerkizale, norberak aukeratu dezake: gune bat, antzoki bat, taberna bat, berdin enparantza bat edo bere etxeko gela bat … hots, nahi duen  gune bat, bakarrik edo beste pertsona batzuekin, maite dituen euskarazko olerki edo testu poetiko zenbaiten aurkezteko. Eta ,hori , nahi duen modura, irakurriz, abestuz, antzeztuz eta abar...

 Ekimenean parte hartzeko eta lotura bat denon artean egiteko, nun, eta, ze ordutan eginen diren agerraldi  poetikoak,Hatsa-koei Internetez  jakinarazi behar  litaike:

olerkibilduma@sfr.fr 

*************************************************************************

2015/12/10


Imanol Irigoien-en proposamen bat


Lagunok:

Erakusketa kolektibo berezi baten berri eman nahi dizuet: Pasaiako Udalak "12 zm Erakusketa - 2015" izenburupean antolatzen duenarena. 
(Izenburuak adierazten duen bezala, aurkeztutako lanen aldeek –markoa barne– ezin gainditzerik izango dute 12 zm-ko neurria.) 

Aurtengoa 20. edizioa izango da.

Erakusketa Pasai San Pedroko Udal Aretoan ikusgai egongo da 2015eko abenduaren 18tik 2016ko urtarrilaren 17ra arte, eta ondoren Hendaian. 

Erakusketa bitxia —antzekorik Pasaiaz kanpo inon ikusi ez dudana—, eta biziki gomendatzen dizuedana: aurkeztutako miniaturazko lanen kolore zein askotariko forma edergarriek gozatzeko aukera paregabea eskainiko dizue, nik uste, bertara hurbiltzerik duzuenoi. 

Bertan bi lantxoekin (*) hartuko dut parte, biak ere akrilikoz egindakoak; eta likenarena da, berriz, bietan erabilitako gaia.  


Esan gabe doa, zuen esanetara naukazuela, nahi duzuen azalpen edo esplikazioetarako. 
(Inork erakusketara joaterik nahiko balu, prest nengoke elkarrekin joateko.)

(*) - "1. LIKENA"; AKRILIKOA + (HONDARRA eta HARRI HAUTSA); DM TAULA, 12 x 12 zm; eta     

     - "2. LIKENA"; AKRILIKOA + (HONDARRA eta HARRI HAUTSA); DM TAULA, 12 x 12 zm. 

Imanol Irigoien 
(2015eko abendua) 


Ibaiari begira

 Marina Aoiz Monreal Tafallako olerkariak, Donostian, aurkeztu du hazilaren 24ean:  'Ibaiari begira'-Mirar el rio'  olerki bilduma , antologia modukoa. Itzulpena  Iñaki Bastarrika  Hatsakidearen gandik dator . Hona hemen liburuaren azala eta barnean daukan  'Txori-arima'olerkiaren argazkia 










Stabat mater furiosa

- SENPERE - LARRALDEA 

 Azaroak 11 Novembre 18:00

Sartzea 5€ Entrée


Stabat mater furiosa , « zutik dagoen ama sumindua », borroka monologoa.
Marie-Ambrym Rossignol antzerkilariak aurkezten duen performantzearen izenburuak abisua ematen du.

40 minutuz, ikuslegoari dei egiten dio, predikuka ari zaio. « Gerlaren izpiritua ahultzea asmo duen inkantazio otoitza da . » laburbiltzen du interpreteak, Lehen Mundu Gerraren oroitzarre bezperetan galdera ozena botatzen digula : zoin dira haurra erahiltzeko tresna bilakarazten duten mekanismoak ?

Sarrera gisa, Mâhâbharata den indiar gaitzeko kontakizunaren zati laburra. Gerlari batek etsaia nola erahil duen kontatzen du hemen.
Ondotik, gerlariak apaingarriak erantzi eta deneri zuzentzen zaion emaztea bihurtzen da, « ulertu nahi ez duena, otozka ari dena ».

Kaledoniar artista ezagutzeko parada izanen da ; azken urteotan Frantzian kokatua da , Tarn departamenduan. Hantxe ezagutu zituen Txomin Arizaga eta Maddi Zubeldia, emanaldia musikaz puntuzkatuko diotela.
« La mère furieuse qui se tient debout » Stabat mater furiosa , monologue de combat. L'intitulé de la performance scénique présentée par la comédienne Marie-Ambrym Rossignol sonne comme un avertissement.

Pendant 40 minutes, elle interpelle, sermonne le public. « C'est une prière incantatoire qui se veut affaiblir l'esprit de guerre », résume l'interprète qui pose une question percutante à la veille des commémorations de la Grande Guerre : par quels mécanismes l'enfant peut-il devenir une machine à tuer ?
En introduction, un court extrait du Mâhâbharata, immense récit indien.
Ici un guerrier raconte à son maître comment il a tué l’un de ses ennemis…

Puis le guerrier se défait de ses ornements et devient la femme qui parle à tous. Elle est celle « qui refuse de comprendre, et qui implore ».
BARDOITZArako 2garren IBILALDIA
2015 ko urriaren 4ean, igandearekin.

Elkartze guneak 
Goizeko,8 etan Senpere Larraldean
Goizeko 8,etan Pausuko Xaia ostatuan.
Beste non nahi elkartu eta ere beharrezkoa da 
9ak30etan Irurtzungo eliza aurrean izaitea (hemendik, denok batean abiatuko gintezke )          
11etan Bardoitzako ordokian.                          

Oharra: Denoi ,olerki baten ( berena edo bestena) ekartzea eta bertan irakurtzea eskatua  zaio. (Ahal bada, ama-lurrarekin edota euskal mitologiarekin loturiko olerki bat) 
Nor berak ere bere bazkaria ekarri behar du 

Bardoitzako eremuetan erori zut-harri bat

*************************************

Ainara Maia-ren olerki errezitaldia  Brno-n 
Irailaren 16an 

Goraintziak zuri Ainara, 
nahiz urrunxko den Brno,
 bihotzez' Hatsa'ko kideak zurekin izango gara !

******************************************

Imanol Irigoienek Hatsakideoi  igorri ageri bat

https://messagerie-12.sfr.fr/webmail/download/Download.html?IDMSG=4731&PJRANG=2&NAME=VERMEER+9.mp3&FOLDER=INBOX
*********************************************************************************

**************************************************



----Abuztuaren 14an ere Jose Luis Otamendi-ren gomita Larraldean arratsaldeko 18:00etan



Jose Luis Otamendiren burutazio  sakonen  oroitzapenez 
Luixa Gilzu, Agurtzane Anduetza,Mixel Mendiboure,Jose Luùis Otamendi,Auxtin Zamora, Odon Noblia

---Abuztuaren 14 ean ''Eguzki sartze bat'
Senpereko Nañoen bordako Muño gainean ,(20 Orenetan) (etorriko direnen olerki , abesti, hitzartze, musika eta nahi den guziarekin)
Egun hortan ere Andere Eguzkia sartu zen  miliar gizakientzat  miliar  tokitan,
Senpereko Nañoen bordako Muño gainaren 
 bestaldean  ere sartu zen , baina hemen, 
bakarrik gu lauentzat: Joseba Aurkerenena, Auxtin Zamora,
Beronika Zamora eta Iñaki  Basterrika 


AURKEZPEN-ESTREINALDIA
Abuztuaren7an-18 h
Josu Jimenez-Maia,Andoni Iturrioz, Auxtin Zamora,Maite Ramos-Fernandez
Mixel Mendiboure, Ainara Maia 
Ainara Maia-Josu Jimenez-Fernandez,Odon Noblia,Auxtin  Zamora

Josu Jimenez-Maia-ren ageria hemen: http://itxaurdi.blogspot.com.es/2015/08/atzo-larralden-andoni-iturriotz-auxtin.html
++++++++++++++++++++++++++
+++++++++
++++
Ainara Maia-Uroz-en olerki liburu gomendioak hemen:
+++++++++++++
++++++++
++++++
++++
++
+

 
Ostopeko artea 2015 Parte hartzaleak:
Aguerre Ttitto, Aniotz-Arsault Léonie, Bertrand Régis, Calce Denis, Carlier Denis, Cazals Marie Neige, Dalbret Mikel, Galarraga Juan Manuel, Hastoy Marie Laure, Iturriotz Andoni, Iturriotz Marie Christine Jeanou Anne Marie, Jimenez Josu, Kremer Michel, Lasségue-Lartirigoien Aguxtina, Lavie Gilles, Leconte Claude, Leroy Nicole, Lyaët Eliane, Noblia Odon, Ponou Pierre,Repessé Claude-Marie, Stogoff Alain,Stogoff Françoise, Zamora Auxtin, ainsi que les Associations ''Aranoa-Senpere'', ''Hatsa elkartea'' et ''Ortzadar Senpere''

************************************************************************************************************

"Hatsaren Poesia” eguna

Apirilaren 12an)

'Hatsaren Poesia' 2015 liburuan 
idatziz,partaide  izan direnak :
Abruza Eneritz//Agur-Meabe Miren//Aintziart Piarres//Akixo Kepa Zigor//Anduetza Agurtzane//Andueza-Castella Ennio//Andueza Maddi//Anselmi Luigi//Apaolaza Juan-Mari//Aranzeta Amaia//Arkotxa Aurelia//Arruabarrena Marisa//Artze JoxAnton//Aurkerenena Joseba//Azkona Josetxo//Azkune Mendia Iñaki//Azpeitia Julen//Babiano Mikel//Bastarrika Iñaki//Beratarbide Idoia//Biscarry Thierry//Borda Itxaro//Bordachar Joane//Casenave-Harigile Junes//Davant Jean-Louis//De Sosa Itxaso// Dicharry Eric//Egiazabal Leonat//Esteban Karmen//Etxamendi Eñaut//Etxezaharreta Luzien//Gabilondo Miren//Galarreta Xabier//Galdos Jon//Galdos Josu//Galzusta Elene//Garzia-Etxandi Angel//Gilzu Luixa//Goietxe Beñardo//Goikoetxea Jule//Goitia Koldo//Gomez-Sarasola Itziar//Gonzalez Migel//Gorrotxategi Aritz//Guillan Oier//Hormaetxe Hilario//Ibaibarriaga Imanol//Ibarguren Mikel// Ibarzabal Nerea//Ihintza-Sainz Urtzi//Igantziko Eskola//Iratzoki Seb//Irastorza Extefana//Irigoien Imanol//Irigoien Joan Mari//Irigoien Jokin//Iturrioz Andoni//Itzaina Xabier//Izkierdo Fertxu//Jimenez Goio// Jimenez-Maia Josu//Jorajuria Peio//Kazabon Antton//Korta-Rekarte Gabriel//''Larrea Eskola'' Amorrebieta-Zornotza//Lizeaga-Tamayo Eukene//Macklin Elizabeth//Maia-Urroz Ainara//Makuso Juan Ramon//Martinez-Iturria Alexander//Mendizabal Alex//Mendizabal Jesus Mari//Monje Aitor//Mugartza Juankar//Mutiozabal Aritz//Olaso-Bengoa Xabier//Otamendi Aitor//Otamendi Jose Luis//Otxoteko Pello//Pardo Perez Rakel//Peillen Txomin//Rodriguez Fito//Salamero Andoni//Sanduzelai'' Eskola Iruña//Sarasola Asier//Sarasola Juanma'' //Solorzano Graxi//Soubelet Xabier//Taberna Mikel//Tambourin Marikita//Tobar-Arbulu Joseba//Toledo Maite//Urizar Eneko//Urkia Maite//Urkizu Urtzi//Usandizaga Miren//Valois Carmen//Zabala Edu//Zabala-Telleria Leire//Zabala-Artetxe Juan Luis//''Zaldubi'' Ikastola Senpere//Zamora Auxtin//Zelaieta Edu//Zendoia Josemari//Zubeldia Koldo//Zugazti Puri

Bilduma

Hatsaren Poesia ...eta ….poza...
  Senpere, Larraldean, igande honetan ,oraino,'' Hatsaren Poesia '''ren eguna ,  giro maitagarrienean  iragan dugu.Berrogoi eta hamar bat pertsona bildu gira aurtengo olerki berrien usmatzeko.
     Eguerditan, zonbaitek, familia artekoen modura, bazkaldu zuten, besta giro bat sortuz,eta, arratsaldean 4etan, 17 garren urteko bilduma aurkeztua izan zen, azalduz : 107 pertsonek,  beren idatziekin eta marraskiekin, parte hartu zutela liburuan, eta hoietan zirela, lehen aldikotz : Aranzeta Amaia, Egiazabal Leonat Uruguayekoa, Goikoetxea Jule, Martinez -Iturria Alexander, Pardo Perez Rakel, Gorka Zabaleta,eta Maddi Zubeldia . 
    Liburuaren azalean ,Hatsa elkartearen ikuraren marraskia aurkitzen da. Ikura hau duela 25 urte sortua izan zen .Bere barnean ditu , agian betirako, Poesia zinbolizatzen dituen oinarri asko, ilargia, izarrak, hegaztiak, naturaren landare eta animale libreak, bai eta pertsona bat , ez gizon ez emazte, transgeneroki olerkari bat idurikatuko lukena.        Liburuaren sar hitza ,Goio Jimenez-Goitok idatzia du , horrela ,iaz ,suerteak nahi izan baizuen , bainan zoritxarez , Goio ez zen gure artean egon. Jakinarazi zigun azken momentoan ezinbesteko oztopo bat ukan zuela.Datorren urteko liburuaren sar-hitza, Antton Kazabon-eri dagokio. 
      Taldeka ere , parte hartzaleen emaitzak agertzen dira liburuan :Iruñeako Sanduzelai eskolako umetxoak, Senpereko Ikastolako haurrak, bai ,Ziburuko Larzabal Kolegiokoak , urte askotan bezala ,Igantzi eskolako ttikiak, , bai eta Zornotza Amorebietako ''Larrea'' eskolakohaundi eta ttikiak. Erran behar dugu , eskola honek oraino zoriontzen gaituela, 150 bat haurrek nahimen haundi batekin beren olerkitxoak idatzi dituztelako. Haukien emaitzekin aurten ere liburu elektroniko bat Hatsak egituratuko du, eta beraieri zabalduko. 
      Elkarretaratze honetaz baliatuz, aurkezpenean ere ,erran zen, ez ginela aski arduratzen haurtxo eta gazteekin egin litaiken poesiagintzaz. Ohartgarria da, zonbat haurrek eta gaztetxoek maite duten poesia , beren nortasunaren gakoa eta libertatea poesiaren barnean aurkitzen dutelako. Hemen ,Mikel Babiano aipatua izan zen, honek bultzatu dituelako bere eskolako zonbait ikasle liburu honetan parte hartzera, eskertuak ere izan ziren: Puri Zugazti, Beronika Zamora, Mikel Zelestino, Maite Ramos , Isabel Etxeberria, erakasleak, haukiek oraino, atxikitzen baitute ardura bat, eskoletan , poesia bere ikasleeri zabaltzeko. Badute merezimendu haundi bat, ez baita poesiaren espresatzea eskoletako programetan nehun egituratzen .Bertsolaritza bai , bainan ez poesiagintza. Hori damugarri dela aipatua izan zen.Azken urte hautan ez da bertsulari bakar baten emaitzarik Hatsaren olerki liburuetan agertzen.
    Daniela Albizu olerkaria ere liburuan aipatzen da . Hatsa elkarteak, dozena bat urtez segitu ditu bere aztarnak , otsailean zendu zauku, liburuari publikatzeko utziz, idatzirik zuen bere azken olerkia.Beraz olerki hori liburuaren hastapenean dago.
    Gero ,''Hatsaren olerki bustiak 2015 '' bideoa erakutsia izan zen .Honek, aurtengo bilduman parte hartu duten idazle gehienen aipu poetikoenak, Agurtzane, Anduetza, Joanes Andueza eta Auxtin Zamora-ren argazkien *** barnean , dauzka grabaturik . Bideo honek ez du gorderik egon nahi , toki askotan zabaldua nahi luke izan. Beraz libro da honetaz publizitatea egitea!!!!
Bideoaren projekzio denbora, emozioz betea izan zen, olerki hunkigarriak entzun ziren , abesti eder eta transzendenteak ere, hauk, Andoni Salamero, bai Gorka Zabaleta eta Eider Zabaleta-ren gandik, . Bururatzean , haurrek izan zuten azken hitza, Ennio Oinatz Anduezak (5 urte) bai eta ere,Maxime Zestau-k, (11 urte), berek asmatutako olerkiak, gogoz, zalantzarik gabe, ahozkatu baizituzten.
   Ekimen honetaz oroitzeko, arratsalde osoan, Mikel Zelestino eta Arritxu Santamaria arduratu ziren pelikula baten grabatzen. Hau, Larraldean,  datoren urtean erakutsia izanen da.Eskerrak miletan bioi.   
     Beste 18 garren liburu bat elkarrekin betetzeko urte bat badugu,ez dakigu urte horrek zer ekarriko digun, baina edozoin gisaz, olerkien hatsa eta aurtengo poza atxikitzea, opatzen dugu denoi!!!
Senpere2015/04/13
Hatsa elkartearentzat,
Auxtin Zamora
*** Bideoaren argazkietan agertzen diren obren sortzaileak dira : Ttitto Aguer, Agurtzane Anduetza,Iñaki Bastarrika,Idoia Beratarbide,Jesus Etxabarria, Juan Manuel Galarraga, Jon Galdos , Christiane Giraud, Gorriti , Imanol Irigoien, Alvaro Mundiñano ,Jone Telleria, Auxtin Zamora ,Xabier Zelestino.
PRENTSAN


 http://erran.eus/mendialdea/1428661914892
http://www.uberan.org/?kaia/item/igande-honetan-senperen-hatsaren-poesia-eguna
http://sanduzelai.educacion.navarra.es/blogak/blog1.php/hatsaren-poesia-olerki-bilduma-coleccion
 http://www.elinberri.eus/joseba-aurkenerena- barandiaran1.html

++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

''Sanduzelai '' Ikastetxetik 

''Eskolan pasa den asteartean.1. mailako gurasoei Hatsa aldizkaria aurkeztu genien eta ikasleek poesia errezitaldi bat eskaini zieten.Gure Web orrian argazkiak daude''. 

Maite Ramos 



http://sanduzelai.educacion.navarra.es/blogak/blog1.php/hatsaren-poesia-olerki-bilduma-coleccion

Larzabal Kolegioan
Apirilaren 14an,

Ixabel Etxeberriak bultzaturik, 6 garreneko Ikasleekin,olerki -arratsalde bat, molde berezi batean  egituratua  izan da. Jakinez, beren artean zituztela, lekukotasun batzuenen emateko: Eric Dichary, Mikel Ibarguren eta Auxtin Zamora .Zorionekin ikusi ditugu ikasle  hauk guziok,  idazle bihurtzen, beraz,  beren olerkiak  , datoren 'Hatsaren Poesia ' liburuan aurkitu genitzake



Amorrebieta-Etxano-Zornotza
''Larrea'' Eskolan
Apirilaren 23 an 

Eskolako telebista grabatokian, Puri Zugasti erakaslearen babesapean,  150 bat olerki idazleen  ordezkariek , taldeka,  idatzitako olerkiak, irakurtu zituzten , zabalduz ere  beren emankizuna, eskolako geletako ikasle guziei .






Puri Zugasti, eta 150 olerki idazleen ordezkariak,
'Larrea' eskolako telebistako estudioan

*********************************** 


Maiatz-en   solasaldiak   2015-05-13




Maiatz-en   solasaldietan 
''Artea eta literatura''gaiaz hitz egin zuten olerkarien  argazkia:
ezkerretik eskuinera:
Eric Dicharry, Maite Ramos,Josu Jimenez-Maia, Ttittika Rekalt,
Zigor Kepa Akixo, Agurtzane Anduetza, Luzien Etxezaharreta

Olerkarietan ere, parte hartu zuten :
Itxaro Borda, Itsaso Gutierez,eta  Marikita Tambourin-ek

++++++++++++++++++++++++++++++++

--''Txantxanberde kantaria Joan Mari Irigoienen liburuaren aurkezpena Altzan

Juan Ramon Makuso eta Joan Mari Irigoien, liburuaren
aurkezpen egunean 

+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

---Maiatzaren 29an , 'Ilunki' kultur elkartearen   lehen Poesia  Emanaldia,Donostiako Amaran 
                              ( Marisa Arruabarrena-ren gutun idekia)                    



Poesiak batzen gaitu!
 Gorka Setien; Kixki( bluseko armonika jolea); Ander Laborde; Marisa Arruabarrena eta Jon Laborde(antolatzailea)



 ************************************************************

----Maiatzaren 21ean 'Olerki bustiak 2015''
  projekzioa Azkainen, Biltoki salan
-------------------------------------------------------


----Ekainaren 11an 'Olerki bustiak 2015''
  projekzioa, Irunen, 'Kabi gorri' elkartean


--------------------------------------------------------------------------
 Milesker, Ainara: Bideo hau Kabigorrin 
antolatzea gatik!!!!


-

''Kakatua dabel''  2015 ekainaren 12an



  • Donostian, Garoa liburu dendan (Zabaleta kalea, 34)Urko Menaia gitarrarekin eta Urtzi Urkizu Adrian errezitatzen.

10 h · 
Kakatua dabel ur 2015 ekainaren 12an 19:00etan hasiko da. Iragarri genuena baino 30 minutu lehenago. Animatu!
++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++ 

----Agurtzane Anduetzaren  erakusketa  Ekainaren 13 tik 28a arte : Larraldean 



Estrenaldia konpartitzeko gomita luzatzen dizut
Larraldean
2015. urteko ekainaren 13an18:00etan

Je vous invite à partager le vernissage
à Larraldea
le samedi 13 juin 2015 à 18h00

Me gustaría compartir contigo esta inauguración,
 en Larraldea, el 13 de junio de 2015 a las 18h00

                                                Agurtzane Anduetza

Laburpen bat
Agurtzane Anduetzaren  erakusketaren estrenaldia,Larraldean  Ekainaren 13an egin zen.Hor,Andoni Iturrioz eta Luzien Etxezaharretak aurkeztu zuten,hogoi-eta hamar  bat pertsonen aintzinean,  Agurtzaneren 'Eskualdunaren Gakoa'' liburua,   (funtsezkoa ,eta, hain  artistikoki hornitua). Agurtzane bera mintzatu zen  liburuaren idazteko ,eta margolari izaiteko ,bizian zehar  etorri zitzaizkion arrazoi eta gertakizunetaz. Bururatzeko  Agurtzanek,  pintatu, 120 bat aurpegi- potreten erdian, Maddi bere alabak, hunkitu gintuen  biolin mutu batetik ezin asmatuzko arnas, harmoniaz betetako, batzu  guretzat airearaziz.       
                                                                                     Auxtin

 
++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
 Ilunabar literarioa Zumarragan(Gomita)

Urtero bezala Zumarragan ilunabar literarioaren edizio berri bat izango dugu, kasu honetan ekainaren 30ean, asteartea, arratsaldeko 7etan. Oraingoan kokalekua aldatu egin dugu, ez da betiko kultur etxean izango, Antigua baselizan baizik. 
Asmoa saioa kanpoan egitea da, eta ez areto barruan

''Idazten'' elkartearentzat, 
                                                       Gorka Azkarate
++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++
''Zaldubi'', Senpereko Ikastolako  3-4 -5 garren urteko haurren olerki  irakurketaren argazkiak (2015/06/26)


+++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++

  ----Josu Jimenez eta Maite Ramos-en   erakusketa , Abuztuaren 3 tik 15a arte : Larraldean,''Hiru miru'' eta 'Orbel azpiko haikuak''liburuen inguruan 



Josu Jimenez Maia. Iruñean sortua, 1967an, baina aspaldi Berriozarkotua. Ingeles irakaslea ofizioz eta idazlea afizioz.
Narratiban, ipuinak ditu sarituak eta argitaratuak han-hemenka, besteak beste, Tene Mujika lehiaketa, Orixe saria, Iparragirre saria eta, iaz, Atarrabiako Petri saria. Haur eta Gazte literaturan, Johanes, Bargotako Aztia liburua, Txalaparta argitaletxearen eskutik eta aurten, otsailean, berriz argitaratua —3. edizioa—
  Olerkigintzan, Muxugorri antologian parte hartu zuen, Hatsa olerki bildumetan  Maiatz aldizkarian eta Nafar Ateneoaren Constantes Vitales aldizkarian argitaratuak ditu bere olerkiak. Bi olerki-liburu ditu argitaratuak,  Gerezi garaiko haikuak (2012) liburua Maiatz-en eskutik eta Orbel Azpiko Haikuak  (2014) Denonartean argitaletxeren eskutik. Argitaletxe berean argitaratu berri du Hiru Miru album ilustratua, Maite Ramosek egin irudiekin.
******************************************************
 -Ttitto Agerren  zizel-obren erakusketa 

---Abuztuaren 14 ean ''Eguzki sartze bat'
Senpereko Nañoen bordako Muño gainean ,(20 Orenetan) (etorriko direnen olerki , abesti, hitzartze, musika eta nahi den guziarekin)

----Abuztuaren 14an ere Jose Luis Otamendi-ren gomita Larraldean arratsaldeko 18:00etan

----Urriaren 4ean (Igandea) Urbasa-Bardoitzarako 
ibilaldia eta olerki irakurketa


Informazioak ukaiteko, izenen gainean klik bat 

egin behar da saguaren eskuineko partearekin ,horrela,

lotura idekitzen da leiho berri  batean

2011 urtea    http://olerkarien-eguna1.blogspot.com

2012 urtea    http://olerkarieneguna2.blogspot.com

2013 urtea    http://olerkarieneguna3.blogspot.com

2014 urtea    http://olerkarieneguna4.blogspot.fr/ 

2015 urtea    http://olerkarieneguna5.blogspot.fr/

 


http://argazkibustiak.blogspot.fr/    http://photospoetiques.blogspot.fr/


++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++



Joan Mari Irigoienek,bere gaixotasun oinazeen zamaz azaltzen digun liburu olerkitua




*************************
Antton Kazabonek
Jon Zabaletaren marraskiekin,
 8-12 urteko gaztetxoeri ( beraz denoi)
hitzetik haratago bidalitako olerkiak

***********************
Josu Jimenez-ek ,
Maite Ramos-en akuarrelen  xarmaren
 laguntzarekin
idatzitako airezko ipuina

********************************

Joan Mari Irigoienek Altzako bere herrikideeri
eskaini olerki liburua
++++++++++++++++++++++++++

 
Olerki-BLOG berri 
https://erdalbasque.wordpress.com




*********************************************************************************
Irakurketa